top of page

Nere sentimentua nahi det deklaratu Ameriketan nago hau ezin ukatu. (Bis) Hemen eginagatik ondo gobernatu horkuaz egiten naiz asko akordatu.

 

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama anai-arrebak eta familia dana. (Bis) Egitiagatikan desio nuena geroztik triste dabil ai nere barrena.

 

Hamazazpi urtekin banuen segira neska gazte guziak neroni begira. (Bis) Lurrik ikuitu gabe gorputzari jira orduko arintasunak asentatu dira.

 

Gorputz ederra nuen dantzari arina bainan ez da izaten betiko egina. (Bis) Hemen eginagatik orain ahalegina ez gera libertitzen orduan adina.

 

Horko bizimoduaz oso aspertuak onerako ziraden gure desiuak. (Bis) Orain atzera berriz horrera pausuak hemen bizi gerade erdi mudatuak.

 

Despedira dijua sei bertso hoiekin anaia, konformatu horrenbesterekin. (Bis) Nere gustua zer dan nahi badezu jakin beste horrenbeste jarri aio, Jose Joakin.

bottom of page